zer da?

Azken urtean Tolosako gazte mugimenduak jasandako errepresioa salatu eta honi aurre egiteko sortutako plataforma da “Gazteak Kalean”. Azkenaldian areagotzen joan den jazarpen poliziala azaleratu eta honen erakusle diren honako kasu hauen aurrean elkartasun sare bat osatzea dugu helburu:

  • 2015eko Inauterietako muntai poliziala: 3 gazteri 4’5 eta 5’5 urte arteko espetxe zigor eta 38.000€ko isun ekonomiko eskaera.
  • “Tolosako Gazte Asanblada”k eginiko eserialdia: 50 gazte ingururi denera 15.000€ baino gehiagoko isun ekonomikoa, bertan jasotako jipoiez gain. Gazte horietatik biri 3 urte eta 2 hilabeteko espetxe zigor eskaera.

Helburua

Tolosako gazte mugimendua kolpatzea helburu duen muntai poliziala salatu eta honen aurrean antolatzea. Hau kontuan hartuta, bi helburu nagusi aurreikusten ditugu:

  • Muntaia honen aurrean kale mailan presio soziala eragitea, elkartasun sarearen bitartez kartzela zigor eskaera zein isun ekonomikoei aurre egiteko. Helburu honen baitan, posizionamendu subjektibotik konpromisorako saltoa bilatzen dugu
  • Arlo anti-errepresiboko lanketan sakontzea, epaiketa hauen atzean urtetako jazarpen sistematikoa baitago.

Soilik herri gisa antolaturik lortuko dugu Gazteak Kalean geratzea.

Dohaintza

Aipatutako jazarpen polizialak bi ondorio nagusi izan ditu: batetik, kartzela zigor eskaera neurrigabeak eta bestetik, isun ekonomiko ikaragarriak. Gazte mugimenduak azken urteetan jasandako errepresioren ondorioz ordaindu behar izan dituen eta izango dituen gastuak jasangaitzak dira Tolosako gazteontzat. Horregatik da garrantzitsua denok gure aletxoa jartzea; horretarako, egin zure ekarpena hemen behean.

Dohaintza egiteko sartu dirua kontu korronte honetan: ES96 2095 5067 1091 1656 7254

Edo bestela, sakatu hemen:

Dohaintza Egin